Itxi

Futbola

ERREGE KOPA

Real Madril Kopako finalerdietan sartu da markagailua irauliz (3-1)

I. G. | EITB MEDIA

Real Madril txapelketako finalerdietara iritsi da lau urte geroago, luzapenera joan behar izan den lehia zirraragarri eta bizi batean.

  • Rodrygo, gola sartu duen jokaldian

    Rodrygo, gola sartu duen jokaldian. Argazkia: EFE

Real Madril Errege Kopako finalerdietara sartu da lau urte geroago, Atletico Madrili 3-1 irabazita, luzapenera joan behar izan den lehia zirraragarri eta bizi batean.

Diego Pablo Simeoneren taldeak aurrea hartu du markagailuan lehen zatian, Alvaro Moratak bukatu duen talde jokaldi on baten ostean, eta bere abantaila mantendu du 79. minutura arte. Orduan, Rodrygo Goesek berdinketaren gola sartu du bakarkako jokaldi apart batekin.

Atletico Madril hamar jokalarirekin geratu da Stefan Savicen kanporaketagatik, eta 2-1ekoa egin du Benzemak. Bisitariek gogor sakatu dute berdinketaren bila, baina azken epaia Viniciusen bitartez jaso dute.

Horrela, Real Madrilek Bartzelonari, Athletici eta Osasunari lagunduko die datorren asteleheneko finalerdietako zozketan.