Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

Abian da Kluben Munduko Txapelketa, Marokon, otsailaren 11ra arte

EITB MEDIA

Hauek dira parte-hartzaileak: Al-Ahly Afrikako txapeldunordea, Auckland City Ozeaniako txapelduna, Seattle Sounders Concacafeko txapelduna, Wydad AC Afrikako txapelduna, Al Hilal Asiako txapelduna, Real Madril Europako txapelduna eta Flamengo Libertadores Kopako txapelduna.

  • Flamengok 2022ko Libertadores Kopa irabazi zuen. Argazkia: EFE.

    Flamengok 2022ko Libertadores Kopa irabazi zuen. Argazkia: EFE.

Kluben Munduko Futbol Txapelketa asteazkenean hasiko da, otsailaren 1ean, 20:00etan (Euskal Herriko ordua da) Tangerreko Ibn Batouta futbol zelaian (Maroko). Lehen partida Egiptoko Al-Ahly eta Zeelanda Berriko Auckland City taldeek jokatuko dute, alegia, Afrikako txapeldunordeak eta Ozeaniako txapeldunak. Irabazleak, final laurdenetan, larunbatean, Amerikako Estatu Batuetako Seattle Sounders taldea izango du aurkari (Concacafeko txapelduna da talde hori). Eta azken neurketa horretako irabazlea, finalderdietan, Rabaten, Real Madrilen aurka arituko da, hilaren 8an. Real Madril Europako egungo txapelduna da.

Koadroko beste aldean, larunbatean, Marokoko Wydad AC (Afrikako txapelduna) eta Saudi Arabiako Al Hilal (Asiako txapelduna) final laurdenetan sartuko dira, zuzenean; kanporaketa horretako irabazleak, finalerdietan, Flamengo izango du aurkari. Flamengok, 2022an, Libertadores Kopa bereganatu zuen.

Kluben Munduko Txapelketaren egutegia (Euskal Herriko orduak):

Final zortzirenak: Al-Ahly – Auckland City: 3-0

Final laurdenak:

Wydad AC – Al Hilal: 1-1 (3-5 penaltietan)

Seattle Sounders - Al-Alhy: 0-1

Finalerdiak:

Al Hilal – Flamengo: 3-2

Al-Ahly – Real Madrid: 1-4

Hirugarren eta laugarren postuak: Flamengo - Al-Ahly: 2-4

Finala: Real Madril - Al Hilal: 5-3