Itxi

Futbola

FITXAKETA

Iñigo Velez izango da Lugoko entrenatzaile berria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Entrenatzaile gasteiztarrak Joan Carrillo ordezkatuko du Galiziako taldearen aulkian. Carrillok bost partidatan zuzendu du talde zuri-gorria garaipenik lortu gabe.

  • Iñigo Vélez de Mendizabal

    Iñigo Vélez de Mendizabal

Lugok astearte honetan jakinarazi duenez, Iñigo Velez de Mendizabal izango da taldeko entrenatzaile berria hemendik aurrera. Galiziako taldea SmartBank Ligako azken tokian dago sailkatuta, salbaziotik hamabi puntura.

Lugok azpimarratu du azken denboraldietan "gehien nabarmendu" den entrenatzaile gazteetako bat dela, eta gogorarazi du "igoera historikoa" lortu zuela Amorebietarekin 2020-21 denboraldian zilarrezko mailara.

Horrez gain, futbolari gisa "Eibarren, Athletic Cluben edo Numantzian" egindako egindako ibilbidea" azpimarratu du taldeak.

Entrenatzaile gasteiztarrak Joan Carrillo ordezkatuko du Galiziako taldearen aulkian. Carrillok bost partidatan zuzendu du talde zuri-gorria garaipenik lortu gabe: bi lehia berdindu eta beste hiru galdu zituen.