Futbola
Eurokopako finalerdiak
Cristiano Ronaldok txapeldunari desafio egingo dio
Erredakzioa
Espainiaren baloi jabetzak eta estilo trebeak Portugalen futbol azkarra eta zuzena izango dute aurrean.
-
Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE
Finalerdi batean sekula ez diote Espainiari irabazi. Selekzioak hirugarren finala jarraian jokatu nahi du; izan ere, Polonia eta Ukrainako Eurokopa irabazteko faborito nagusia da. Azken txapelketetan zenbaki eta eraginkortasun ikaragarria azaldu ditu Espainiak.
Azken 47 neurketetaik, Munduko Txapelketan zein Eurokopan, hiru baino ez ditu galdu Espainiak. Eurokopan hamar neurketa daramatza porrotik jaso gabe. Hegoafrikan Suitzaren aurka 1-0 galdu zuenetik 18 norgehiagoka ofizial daramatza galdu gabe.
Eurokopako ibilbidea ia ezin hobea da. C multzoko lehena sailkatu zen, Italiaren aurretik, bi garaipen eta berdinketa bat eskuratuta. Gainera, iragan larunbatean erakustaldia eman zuen final-laurdenetan Frantziaren kontra. Zenbait unetan joko bikaina azaldu zuen Espainiak eta 0-2 nagusitu zen, Xabi Alonsoren bi golekin.
Gol bat baino ez du jaso Espainiak txapelketan. Hala ere, Portugal oso talde arriskutsua eta lehiakorra da, futbola azkartasunez ulertu, zelai erdian jokoa eta defentsa eraginkorra du, Pepe eta Bruno Alvesekin, eta bi hegaleko ikaragarri ditu: Nani eta Cristiano Ronaldo.
Ustezko hamaikakoak:
Portugal: Rui Patricio; Joao Pereira, Bruno Alves, Pepe, Fabio Coentrao; Meireles, Miguel Veloso, Moutinho; Nani, Hugo Almeida edo Varela eta Cristiano Ronaldo.
Espainia: Casillas; Arbeloa, Pique, Sergio Ramos, Jordi Alba; Busquets, Xabi Alonso, Xavi; Iniesta, Cesc eta Silva edo Pedro.
Epailea: Cuneyt Cakir (Turkia).
Futbol-zelaia: Donetsko Donbass Arena
Ordua: 20:45