Itxi

Futbola

Santander Liga

Yamalek debuta egin du Bartzelonarekin, 15 urte dituela

EITB Media

Lamine Yamal da Barçaren gizonezkoen lehen taldearekin debuta egin duen jokalari gazteena. Mataroko futbolariak 15 urte ditu, eta 83.minutuan zelairatu zen Betisen aurkako Santander Ligako 32. jardunaldiko partidan.

  • Lamine Yamal

    Lamine Yamal Barçako jokalaria Betisen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Lamine Yamal da Bartzelonako gizonezkoen lehen taldearekin debuta egin duen jokalari gazteena. Mataroko (Bartzelona) futbolariak 15 urte, 9 hilabete eta 16 egun dituela minutu batzuk jokatu zituen Betisen aurkako Santander Ligako 32. jardunaldiko partidan.

Yamal 83. minutuan zelairatu zen Camp Noun Barçak eta Betisek jokatutako norgehiagokan, Gaviren ordez. Bartzelona 4 eta 0 irabazten ari zen, eta Betis 9 jokalrirekin zegoen momentu hartan Edgarrek txartel gorria ikusi baitzuen eta Joaquin Fernandezek zelaia utzi ostean, min hartuta, taldeak aldaketa guztiak eginda zeuzkanean.

Apirilaren 23an Atletico Madrilen kontrako neurketarako Lamine Yamal deialdian sartu zuen Xavi Hernandez entrenatzaileak, baina ez zuen jokatu. Yamalen debutera arte Vicenç Martinez zen Bartzelonarekin debuta egin zuen jokalari gazteena; 40. hamarkadan izan zen, eta debuta eginzuen 16 urte, 9 hilabete eta 5 egun zituela. Bestalde Ansu Fati lehen taldearekin estreinatu zen 16 urte, 9 hilabete eta 25 egunekin; Bojan Krkic 17 urterekin; eta Pablo Paez 'Gavi' 17 urte eta 24 egunekin.

Espainiako futbol ligako maila goreneko debutari gazteena Luka Romero da. Mexikarrak Mallorcarekin jokatu zuen Lehen Mailan 15 urte, 6 hilabete eta 7 egun zituela.