Itxi

Futbola

Jaitsiera

Espanyol Bigarren Mailara jaitsi da

Agentziak | EITB MEDIA

Almeriaren aurkako azken partidak ezin du benetako eraginik izan sailkapenean, eta agur bat besterik ez da izango bere zaleen aurrean.

  • Espanyoleko jokalariak, porrotaren ondoren

    Espanyoleko jokalariak, porrotaren ondoren. Argazkia: EFE

Espanyol, Mestallan Valentziaren aurka 2-2 berdindu ondoren, matematikoki Bigarren Mailako taldea da, denboraldia amaitzeko jardunaldi baten faltan.

Almeriaren aurkako azken partidak ezin du benetako eraginik izan sailkapenean, eta agur bat besterik ez da izango bere zaleen aurrean.

Espanyol, horrela, Bigarren Mailara itzuliko da, 2019-20 denboraldian bezala.