Futbola
Santander Liga
Valladolid SmartBank Ligara jaitsi da
EITB MEDIA
Paulo Pezzolanoren taldeak 0-0 berdindu du Getaferen aurka, Santander Ligako azken jardunaldian; horrek, igandean izandako beste emaitza batzuekin lotuta, 18. postuan utzi du Valladolid, 40 puntu dituela.
-
David Torres Valladolideko jokalaria, Getaferen aurkako partidan. Argazkia: EFE.
Valladolid SmartBank Ligara jaitsi da igandean, Getaferen aurka Jose Zorrilla futbol zelaian 0-0 berdinduta; izan ere, Santander Ligako 38. eta azken jardunaldian izandako beste emaitza batzuk Valladoliden kontrakoak izan dira.
Paulo Pezzolanoren taldeak 40 puntu lortu ditu txapelketan; puntu kopuru hori, azken denboraldietan, nahikoa izan da mailari eusteko, baina oraingoan 17. sailkatuak, Almeriak, Ligako jaitsierako postuetatik at amaitu duen lehen taldeak, 41 puntu erdietsi ditu, eta Valladolidek, beraz, ezin izan du helburua gauzatu.
Almeriak, Valentziak, Getafek, Cadizek eta Celtak, ordea, 2022-23 Ligako azken neurketan bermatu dute salbazioa, eta Elx, Espanyol eta Valladolid jaitsi dira SmartBank Ligara.