Itxi

Futbola

EUROPA

Brujas, Osasunaren aurkari izatetik gertu Konferentzia Ligako igoera play-offetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Talde belgikarrak neurketaren lehen 45 minutuetan erabaki zuen partida, 5-1 irabaziz Akureyri Islandiako taldeari.

  • Benfica vs Brujas Txapeldunen Ligan

    Benfica vs Brujas Txapeldunen Ligan. Argazkia: EFE

Brujasek 5-1 irabazi zion Akureyri Islandiako taldeari Konferentzia Ligako sailkapen fasearen hirugarren txandako joaneko partidan. Hurrengo astean, ezusteko handirik ezean, Osasunaren aurkaria izango da multzoen fasearen aurreko play-offean.

Talde belgikarrak neurketaren lehen zatian erabakita utzi zuen partida, lehen 45 minutuetan Jorne Spileersek (m.10), Hans Vanakenek (m.40), Andreas Skov Olsenek (m.41) eta Igor Thiagok (m.45) sartutako lau golekin.

Akureyrik gol bat sartzea lortu zuen 60. minutuan Harley Willardenen eskutik, baina lokalek bosgarren eta azken gola sartu zuten minutu batzuk geroago, Roman Yaremchuken tantoarekin.