Itxi

Futbola

Hypermotion Liga

Amorebieta-Eibar Hypermotion Ligako derbia urriaren 8an jokatuko dute, 14:00etan, Lezaman

EITB MEDIA

Igandea da egun hori. Partida txapelketako 10. jardunaldiari dagokio. Oraingoz, sei jardunaldi jokatuta, Amorebieta bederatzigarren postuan dabil, zortzi puntu dituela, eta Eibar, sei puntu dituela, hamazazpigarren postuan dago.

  • Amorebieta eta Eibar urriaren 8an arituko dira nor baino nor gehiago. Argazkia: SD Amorebieta.

    Amorebieta eta Eibar urriaren 8an arituko dira nor baino nor gehiago. Argazkia: SD Amorebieta.

Amorebieta-Eibar 2023-24 denboraldiko Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko euskal derbia urriaren 8an jokatuko dute (igandea da), 14:00etan, Lezaman, astelehenean Ligan iragarri duenez,

Denboraldi honetako Hypermotion Ligako aurreneko euskal derbia izango da. Oraingoz, sei jardunaldi jokatuta, Amorebietak Eibar baino apur bat hobeto ekin dio Ligari; izan ere, Haritz Mujikaren taldea bederatzigarren postuan dabil, zortzi puntu lortuta, eta Joseba Etxeberriaren gizonek, ordea, sei puntu eskuratu dituzte. Talde armagina, hortaz, hamazazpigarren tokian dabil.

2021-22 denboraldian ere izan zen Bigarren Mailan Amorebieta-Eibar neurketa; derbi hartan, bana egin zuten bi taldeek, 2021eko irailaren 25ean.