Itxi

Futbola

Errege Kopa

Andratx-Reala, Cayon-Athletic eta Terrassa-Alaves, Errege Kopako bigarren kanporaketako partidak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horiez gain, honako hauek dira euskal taldeen gainerako neurketak: Melilla-Eibar, Levante-Amorebieta, Sestao River-Celta, Tudelano-Las Palmas eta Egues-Mallorca.

  • Errege Koparen bigarren kanporaketaren zozketa egin dute

    Errege Koparen bigarren kanporaketaren zozketa egin dute. EFE

Asteazken honetan egin dute, Madrilen, Errege Koparen bigarren kanporaketako partiden zozketa. Neurketa bakarrera jokatuko dute, 2023ko abenduaren 5etik 7ra. Euskal Herriko zortzi talde izan dira zozketa horretan, eta badakite zein talde izango dituzten aurkari:

Abenduak 6, asteazkena

Andratx-Reala (16:00etan)

Terrassa-Alaves (16:00etan)

Levante-Amorebieta (19:00etan)

Egues-Mallorca (19:00etan)

Tudelano-Las Palmas (21:00etan)

Abenduak 7, osteguna

Melilla-Eibar (20:00etan)

Cayon-Athletic (21:00etan)

Sestao River-Celta (21:00etan)

Hala, EA Sports Ligako Realak, Athleticek eta Alavesek eta Hypermotion Ligako Eibarrek Bigarren RFEF mailako aurkariak izango dituzte; Amorebieta Hypermotion Ligako taldeak bere mailako talde bati egin beharko dio aurre; eta Lehen RFEFko Sestao Riverrek eta Bigarren RFEFko Tudelanok eta Eguesek EA Sports Ligako aurkariak dituzte.

Osasuna zuzenean sailkatuta dago Errege Kopako final hamaseirenetarako, hau da, hurrengo kanporaketarako, 2023-24 denboraldiko Superkopan lehiatuko baita. Talde gorritxoa 2022-23 denboraldiko Koparen txapeldunordea izan zen, eta horregatik jokatuko du Superkopa.

HONAKO HAUEK DIRA BIGARREN KANPORAKETAKO GAINERAKO PARTIDAK:

Zamora-Vila-real (azaroaren 22an jokatuko dute)

Abenduak 5, asteartea

Atzeneta-Getafe (19:00etan)

Castello-Real Oviedo (21:00etan)

Espanyol-Valladolid (21:00etan)

Arosa-Valentzia (21:00etan)

Abenduak 6, asteazkena

Barbastro-Almeria (12:00etan)

Yeclano-Rayo Vallecano (12:00etan)

Antequera-Huesca (12:00etan)

Deportivo-Tenerife (12:00etan)

Alcorcon-Cartagena (12:00etan)

Arenteiro-Burgos (16:00etan)

Unionistas-Sporting Gijon (16:00etan)

Villanovense-Betis (19:00etan)

Lugo-Mirandes (19:00etan)

Astorga-Sevilla (21:00etan)

Abenduak 7, osteguna

Arandina-Cadiz (19:00etan)

Linares-Elx (20:00etan)

Racing Ferrol-Leganes (20:00etan)

Malaga-Eldense (20:00etan)

Orihuela-Girona (21:00etan)