Itxi

Futbola

Ordutegiak

Reala-Alaves derbia urtarrilaren 2an jokatuko dute, 19:15ean

EITB MEDIA

Jardunaldi berean, 19.ean, Athleticek Sevillan jokatuko du, eta Osasunak Almeria hartuko du Sadarren. Bi neurketa horiek urtarrilaren 4an, ostegunez, jokatuko dituzte.

  • Reala eta Alavesen 2022ko derbiko artxiboko irudia.

    Reala eta Alavesen 2022ko derbiko artxiboko irudia.

Realaren eta Alavesen arteko derbiak badu eguna eta ordua: 2024ko urtarrilaren 2a, Reale Arenan, 19:15etik aurrera, La Liga EA Sportsek jakinarazi duenez.

19. jardunaldian izango da hori. Gainerako euskal taldeei dagokienez, Athleticek Sevillari egingo dio bisita; Osasunak, ordea, Almeria hartuko du Sadarren. Bi neurketa horiek urtarrilaren 4an jokatuko dituzte: zurigorriek 19:15ean dute hitzordua, eta gorritxoek, 17:00etan.

19. jardunaldiko partidak

19. jardunaldiko partidak