Itxi

Futbola

BBVA Liga

Canal + eta Mediapro akordio batera heldu dira

Erredakzioa

Canal+ eta Mediapro hurrengo hiru denboraldietarako BBVA Ligako partidak eskaintzeko akordio batera heldu dira. La Sexta kateak astelehenetako partida irekian eskainiko du.

  • Xabi Alonso eta Messi. Argazkia: EFE

    Xabi Alonso eta Messi. Argazkia: EFE

Canal + eta Mediapro datozen hiru denboraldietan BBVA Ligako partidak eskaintzeko akordio batera heldu dira.

Akordioak Miguel Cardenal Kirol Kontseilu Gorenaren presidentearen eta LFPren oniritzia du, eta honela, Canal + kateak ordainpeko telebistetako eskubide guztiak bereganatuko ditu.

Canal + kateak jardunaldiko partidarik onena, Real Madril edo Bartzelona taldeetako 28 neurketa eta "klasiko" bat eskainiko ditu. Gainera, Canal + Liga kateak, jardunaldi bakoitzean beste zortzi partida emango ditu.

Gol Television kateak LTD bidez  zortzi neurketa eskainiko ditu jardunaldiko, Real Madril edo Bartzelona taldeetako partida bat barne. Gainera, Gol Televisionek denboraldiko "klasiko" bat ere eskainiko du. La Sexta kateak astelehenetako norgehiagoka irekian emango du.