Futbola
NEGUKO MERKATUA
Amorebietak Racing Santanderri saldu dio Manu Hernando
EITB Media
Manu Hernando udan iritsi zen Amorebietara, Portugalgo Tondela taldetik. Zornotzako klubak Palentziako jokalariaren "lana eta konpromisoa" nabarmendu ditu.
-
Manu Hernando, partida batean. Argazkia: SD Amorebieta
SD Amorebietak Manu Hernando saldu du, eta Palentziako jokalaria Racing Santanderren arituko da aurrerantzean, Bizkaiko klubak ohar baten bidez iragarri duenez.
Hernando udan iritsi zen Amorebietara, Portugalgo Tondela taldetik. Hilabeteotan, 23 partida ofizial jokatu eta bi gol sartu ditu.
Talde urdinak Hernandoren "lana, konpromisoa eta profesionaltasuna" goraipatu ditu, eta "zorterik onena" opa dio, bere kirol ibilbidean nahiz arlo pertsonalean.