Itxi

Futbola

EA Sports Liga

Celtak Rafa Benitez kargugabetu du; Claudio Giraldez bigarren taldeko entrenatzaileak ordezkatuko du

EITB MEDIA

Benitez entrenatzaile, Galiziako taldeak "ez ditu lortu espero izandako emaitzak", klubaren iritziz; Celta hamazazpigarren postuan dabil EA Sports Ligan, eta bi puntura ditu jaitsiera postuak. Almerian, baliteke Gaizka Garitano ere kargugabetzea.

  • Rafa Benitezek ez du jarraituko Celtako entrenatzaile bezala. Argazkia: EFE.

    Rafa Benitezek ez du jarraituko Celtako entrenatzaile bezala. Argazkia: EFE.

Celtak Rafa Benitez entrenatzailea kargugabetu du asteartean, eta, iragarri du Claudio Giraldezek hartuko duela haren lekua; Giraldez, orain arte, Celtako bigarren taldean zebilen.

Benitez entrenatzaile, Galiziako taldeak "ez ditu lortu espero izandako emaitzak", klubaren iritziz; Celta hamazazpigarren postuan dabil EA Sports Ligan, eta bi puntura ditu jaitsiera postuak; Errege Kopan, Galiziako taldea final laurdenetara iritsi zen, eta Realak utzi zuen txapelketatik at.

Giraldez 1. RFEF mailako Celta Fortunan zebilen, igoera promozioko postuetan.

Baliteke Gaizka Garitano ere kargutik kentzea, Almerian

EA Sports Ligako beste talde batek, Almeriak hain zuzen ere, baliteke entrenatzailea kargutik kentzea. EITBk jakin ahal izan duenez, Andaluziako klubaren asmoa da Gaizka Garitano bizkaitarra kargugabetzea, kontuan izanik Almeria kirol egoera oso zaila ari dela bizitzen; izan ere, talde horrek ezin izan du partidarik irabazi denboraldian.