Futbola
Azken jardunaldia
Amorebietak eta Eibarrek igande arratsaldean izango dituzte jokoan haien aukerak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Urdinek Mirandes hartuko beharko dute mendean Bigarren Mailan jokatzen jarraitzeko; armaginek, berriz, Lehen Mailara zuzenean igotzeko txartelaren bila irtengo dira Oviedoren kontra.
-
Amorebieta-Eibar derbiko artxiboko argazkia. Irudia: SD Amorebieta
Eibarrek eta Amorebietak igande arratsaldean jokatuko dituzte azken jardunaldiko neurketak. Lehen Mailara zuzenean igotzeko, Ipurun Oviedori irabazteaz gain, Leganesen porrota behar du Eibarrek. Bestetik, Amorebietak Mirandes hartu beharko du mendean Bigarren Mailari eusteko.
Azken jardunaldia 16:15ean hasiko da, igandean, Alcorcon-Burgos, Andorra-Racing Ferrol eta Huesca-Levante hitzorduekin. Azkena, Zaragoza-Levante, 21:00etan hasiko da. Horietan guztietan ez dago ezer jokoan.
Honako hauek dira 42. eta azken jardunaldiko gainerako norgehiagokak (ekainak 2)
16:15 Alcorcon-Burgos
16:15 Andorra-Racing Ferrol
16:15 Huesca-Levante
18:30 Eibar-Oviedo
18:30 Eldense-Sporting
18:30 Tenerife-Valladolid
18:30 Mirandes-Amorebieta
18:30 Espanyol-Cartagena
18:30 Leganes-Elx
18:30 Vila-real B - Racing Santander
21:00 Zaragoza-Albacete