Itxi

Futbola

Sabotajea?

Rayo Vallecano-Real Madril partida gaur jokatuko da, 19:45ean

Erredakzioa

Neurketa igandean jokatzekoa zen, baina bertan behera utzi behar izan zuten argi faltagatik. "Kableak moztuta" aurkitu zituzten Rayo Vallecanoko arduradunek.

  • Rayo-Real Madril, bertan behera argi faltagatik. Argazkia: EFE

    Rayo-Real Madril, bertan behera argi faltagatik. Argazkia: EFE

Bosgarren jardunaldiko Rayo Vallecano-Real Madril partida astelehen honetan, 19:45ean, jokatuko dela baieztatu du Profesionalen Futbol Ligak. Neurketa igandean jokatzekoa zen, baina argi faltagatik bertan behera uztea erabaki zuten.

Hasiera batean euriak eragindako arazoa zela uste izan zuten, baina "kableak moztuta" aurkitu zituzten Rayo Vallecanoko arduradunek. Martin Presa Rayoko presidentearen ustez, "sabotajea" izan da.