Itxi

Futbola

Igandean Camp Noun

Bajak Bartzelonan eta ustezko bakea Real Madrilen Klasikoaren atarian

Erredakzioa

Piqueren etaPuyolen baja izango du Barçak. Real Madrilek, aldiz, polemikaz betetako hilabetea pasa du, baina badirudi aste honetan bakea sinatu dutela.

  • Cristiano Ronaldo eta Messi durante iazko Bartzelona-Real Madril partidan. Argazkia: EFE

Bartzelonak eta Real Madrilek BBVA Ligako Klasikoa jokatuko dute igande honetan (19:50ean) Camp Nou zelaian.

Barça Ligako lidergoan iristen da partida honetara. Zortzi puntuko aldea ateratzen diote Real Madrili, eta Txapeldunen Ligan ere, jokatutako partida guztiak irabazi dituzte. Baina Bartzelonari zalantzak sortu zaizkio aste honetan. Benficaren aurkako partidan Puyolek min hartu zuen, eta zortzi asterako baja izango da Barçako kapitaina. Pique zalantza izan da azken ordura arte, baina azkenean, Tito Vilanovak ez du deialdian sartu. Jokalari katalana min hartuta dago, baina infiltratuta jokatzeko prest dago. Medikuak, ordea, ez dira Piquek jokatzearen aldekoak. Songek edo Busquetsek bete dezakete erdiko defentsa postua Mascheranorekin batera. Barçarentzat albiste onena Iniesta jokatzeko prest dagoela izan da. Iniesta min hartuta egon da, baina Benficaren aurka minutu batzuk jokatu zituen. Real Madrilen aurkako partidan hasierako hamaikakoan egongo da Andres Iniesta.

Real Madrilek, bestalde, hilabete zaila pasa du. Liga hasierako emaitzek ez diote lagundu. Cristiano Ronaldok zaleak eta kluba urduri jarri zituen trsitea dagoela eta alde egin nahi duela, publikoki esanez. Ondoren, Mourinhok zalantzan jarri zuen jokalari gehienen jarrera. Bere jokalariek ez zutela zeukaten guztia ematen adierazi zuen. Manchester Cityren aurka Mourinhok aulkian utzi zuen Sergio Ramos, eta Ramosek ez zuen ordezkoa izatea onartu. Aulkian egonagatik entrenatzaileari publikoki hordagoa bota zion. Bien artean mezu gurutzatuak igorri ziren. Zaleen presioak, komunikabide batzuen kritikek, eta aldagela jokalari garrantzitsu batzuek bere jarrera ez dela egokia esateak Ramos kokildu zuen. Ondorioz, Ajaxen aurkako partidan Ramosek taldekideak eta talde teknikoa batzartu zituen, eta barkamena eskatu zuen guztien aurrean.

Ustezko hamaikakoak:

Bartzelona: Valdes; Alves, Pique edo Song, Mascherano, Jordi Alba; Busquets, Iniesta, Xavi; Pedro, Alexis eta Messi.

Real Madril: Casillas; Arbeloa, Ramos, Pepe, Marcelo; Xabi Alonso, Khedira, Essien edo Modric, Di Maria, Cristiano Ronaldo eta Benzema.