Itxi

Reala

Lesioa

Ekain Orobengoak hautsita du eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua

EITB

Sanseko aurrelaria larunbatean lesionatu zen, Ion Ansotegiren taldeak Granadaren aurka jokatutako partidan. Realak iragarri duenez, Oiartzungo futbolariari ebakuntza egingo diote, ondorengo egunetan.

  • Ekain Orobengoa, Malaga-Sanse partidako jokaldi batean. Argazkia: Europa Press.

    Ekain Orobengoa, Malaga-Sanse partidako jokaldi batean. Argazkia: Europa Press.

Ekain Orobengoa Sanseko aurrelariak hautsita du eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua, Realak astelehen arratsaldean iragarri duenez. Oiartzungo futbolaria, 21 urtekoa bera, larunbatean lesionatu zen, Ion Ansotegiren taldeak Granadaren aurka jokatutako partidan; Realak zehaztu du ebakuntza egingo diotela, ondorengo egunetan.

Orobengoak, Granadaren aurkako norgehiagokan, "eskuin belauneko bihurdura larria izan zuen", eta horrek eragin dio lesioa.