Reala
Ostegun honetan
Markelek sudurra hautsi du eta ebakuntza egingo diote
Erredakzioa
Realeko erdilariak asteazkeneko entrenamenduan kolpea hartu zuen, eta ebakuntza egingo diote ostegun honetan Gipuzkoa Poliklinikan.
-
Markel Bergara Realeko jokalaria. Argazkia: EFE
Realak asteazken arratsaldean egin zuen entrenamendua Zubietan, eta Markel Bergarak sudurra hautsi zuen kolpe bat hartuta. Jokalaria Gipuzkoa Poliniklinikara eraman zuten azterketa medikua egiteko, eta ostegun honetan ebakuntza egingo diote.
Talde txuri-urdineko zerbitzu medikuek ohar baten bitartez azaldu dute Markel Bergararen egoera: "Arratsaldeko entrenamenduan Markel Bergarak sudurrean kolpea jaso du. Poliklinica Gipuzkoan egindako froga osagarriek sudur hezurraren haustura dagoela azaldu dute, ebakuntzaren beharra izanez. Ebakuntza ostegunean egingo zaio, Poliklinica Gipuzkoan Jose Manuel Santosen doktorearen eskutik. Ondoren, osasun parte berri bat ezagutzera emango da".