Reala
Igandean Deportivoren aurka
Realak lehen itzulia biribildu nahi du
Redacción
Montanierren buruhauste handiena atzean dago. Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez eta Estrada zigortuta daude, eta beraz De la Bella izango da ohikoen artean hasieratik jokatuko duen bakarra.
-
Reala, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Realak Deportivorekin neurtuko ditu indarrak igandean, Anoetan (17:00) BBVA Ligako 19. jardunaldiko neurketan. Irabaztekotan, 28 puntu lortuko lituzke Realak lehen itzuli bikaina eginda.
Philippe Montanier entrenatzailearen buruhauste handiena atzean dago, baja ugari baititu. Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez eta Dani Estrada zigortuta daude, eta beraz De la Bella izango da ohikoen artean hasieratik jokatuko duen bakarra.
Gorka Elustondok defentsan joka lezake, Ion Ansotegirekin batera. Bestalde, Asier Illarramendi sendatuta dago.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Elustondo, Ansotegi, De la Bella; Illarramendi, Pardo, Prieto; Griezmann, Vela eta Ifran.
Deportivo: Aranzubia; Manuel Pablo, Marchena, ZE Castro, Evaldo; Alex Bergantiños, Jesús Vazquez edo Assunçao; Bruno Gama, Andre Santos, Pizzi; et Riki.
Futbol-zelaia: Anoeta. (Igandean, 17:00)
Epailea: Del Cerro Grande.