Reala
Lesionatuta
Zurutuza, lau eta sei aste bitartean geldirik
Erredakzioa
Realeko medikuek jakinarazi dutenez, bigarren mailako bihurdura dauka jokalari txuri-urdinak bere ezkerreko orkatilean.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
David Zurutuza Realeko jokalaria lau eta sei aste bitartean egongo da bajan. Txuri-urdinak asteazkeneko lan-saioa utzi behar izan zuen Iñigo Martinezen kolpea jaso eta gero. Min handia hartu zuen.
Realeko medikuek jakinarazi dutenez, bigarren mailako bihurdura dauka Zurutuzak bere ezkerreko orkatilean.