Itxi

Reala

Zortzi partida jarraian

Reala aurkariak baino jokalari bat gehiagorekin jokatzera ohitu da

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak marka berria ezarri du, eta aurkaria hamar jokalarirekin uzten duen zortzigarren partida du jarraian. Igandean, Levanteko Karampelas izan zen egotzia.

  • Zaragoza-Reala

    Epaileak txartel gorria erakusten dio Hectorri Zaragoza-Reala partidan. Argazkia: EFE

Realak zortzi jardunaldi jarraian daramatza, partidak aurkariak baino jokalari bat gehiagorekin jokatzen. Taldearen jokoak aurkariei sufriarazi egiten die, eta ondorioa, norgehiagokak aurkariak baino jokalari bat gehiagorekin bukatzea izaten da.

Levantaren aurkako partidan Karampelasek bi txartel hori ikusi zituen, eta Valentziako taldea hamar jokalarirekin utzi zuen Realaren aurrean. Realak Ligako markak hautsi ditu. Txuri-urdinek bikoiztu egin dute Ligan aurkariak baino jokalari bat gehiagorekin jarraian jokatutako partiden marka.