Itxi

Reala

Osasunaren aurka

Partida borrokatua izango da, Iñigo Martinezen ustez

Erredakzioa

Atzelariak gorritxoek Anoetan egindako partida gogoarazi du. Haren ustez, Mendilibarrek "baloi luzetako partida lehiatua" planteatu zuen.

  • Iñigo Martinez. Argazkia: EiTB

    Iñigo Martinez. Argazkia: EiTB

Iñigo Martinez Realeko jokalariak partida borrokatua espero du igandean, Osasunaren kontrako derbian (Nafarroako Erresuman, 19:00etatik aurrera).

Atzelariak gorritxoek Anoetan egindako partida gogoarazi du. Haren ustez, Mendilibarrek "baloi luzetako partida lehiatua" planteatu zuen.

Dena den, baikor agertu da Iñigo Martinez, eta talde txuri-urdinak aurkarien atearen aurrean gola egiteko duen erraztasuna azpimarratu du.