Itxi

Reala

Gaur gauean

Realak denboraldiaurreko partidarik gogorrena jokatuko du Lisboan

Erredakzioa

Lisboako Sporting Europa Ligako finalerdietara iritsi zen 2012an. ETB1ek eta eitb.comek zuzenean emango dute norgehiagoka 20:45etatik aurrera.

  • Donostiarrek denboraldiaurreko laugarren partida jokatuko dute. Efe.

    Donostiarrek denboraldiaurreko laugarren partida jokatuko dute. Efe.

Realak Lisboako Sportingen aurka jokatuko du gaur denboraldiaurre osoko partidarik garrantzitsuena. Partida zuzenean emango dute 20:45etatik aurrera eitb.com-ek eta ETB1ek.

Donostiarrek baja ugari dituzte, azken asteetan hainbat jokalari lesionatu baitira. Bestalde, Haris Seferovic jokalari berria maila oso ona ematen ari da azkeneko egunetan, batez ere Real Uniones kontra jokatutako lagunartekoan.

Partida hartan, Seferovicek lau gol egin zituen 21 minututan eta maila tekniko handia erakutsi zuen. Orain maila horri gusten saiatu beharko da talde portugaldarren defentsa sendoaren aurka.

Txuri urdinak talde indartsua dira erasoan, Seferovicekin batera Carlos Vela mexikarra, Chory Castro, Agirretxe eta Antoine Griezmann jokalariak dituelako.

Bajak

Diego Ifran, Mikel Gonzalez eta Markel Bergara ez dira Lisboara joan min hartuta daudelako. Horiekin batera Donostian geratu da Xabi Prieto, kanpitainak gainkarga du eta ez du behar bezala entrenatzerik izan.

Lisboako Sporting azken urteetan behera egindako taldea da, hala ere, Europa Ligako finalerdietara iritsi zen 2012an eta lehengo maila berreskuratzea da bere helburu nagusia.