Itxi

Reala

Udako merkatua

Realak ez du azken orduko fitxaketarik egingo

Erredakzioa

Jokin Aperribay presidenteak adierazi duenez, talde txuri-urdinak ez du beste jokalariren bat fitxatzeko asmorik.

  • Jokin Aperribay. Argazkia: EiTB

    Jokin Aperribay, Realeko presidentea. Argazkia: EiTB

Fitxaketen merkatua astelehen honetan itxiko da, eta Realak ez du fitxaketarik egiteko asmorik. Hala jakinarazi du Jokin Aperribay presidenteak. "Ez gabiltza jokalariak begira. Ez da ezustekorik egongo. Aurrelari bat bakarrik fitxatu nahi genuen, eta Illarramendi joan zenean, erdilariak begiratzen hasi ginen", esan du Aperribayk.

Atlteico Madrilen aurka zalantzak utzi zituen Realak atzealdeko lerroan. Gainera, jokalari asko min hartuta daude, eta ia denak defentsa postuan jokatzen dute. Dena den, Realean ez daude kezkatuta, eta dauzkaten jokalariengan dute konfiantza osoa. "Dauzkagun jokalariekin Liga, Kopa eta Txapeldunen Ligan talde lehiakorra izango garela uste dut", esan du Realeko presidenetak.

Bestalde, astelehen honetan beste jokalari bat lesionatu zaio Realari. Iñigo Martinezek zuntz haustura du, eta ez da Espainiako selekzioaren deialdira joango.