Itxi

Reala

Asteazkenean, 20:00etan

Realak hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du

Erredakzioa

Valladoliden aurka jokatuko du Zorrilla zelaian, 20:00etan. Iñigo Martinezek ez du jokatuko, bajan baitago.

  • Reala-Valladolid. Argazkia: EFE

    Realak eta Valladolidek iragan denboraldian jokatutako partidako irudia. Argazkia: EFE

Realak Ligako azken bi partidak irabazi ditu eta hirugarren garaipena lortu nahi du asteazken honetan. Valladolid izango du aurkari gaurkoan, Jose Zorrilla zelaian, 20:00etan hasita.

Valentziaren eta Almeriaren aurka lortutako garaipenek indarberritu egin dute taldea, eta Valladoliden aurka ere garaipena lortu nahi dute txuri-urdinek, Manchester Uniteden eta Real Madrilen aurka jokatu behar dituzten partidetara konfiantza handiarekin iristeko.

Asteazken honetan jokatuko duen partidarako, Iñigo Martinez ez da jokatzeko moduan izango, David Zurutuza hasierako hamaikakora itzuliko da eta, Jose Angelek, Almeriaren aurka eman zuen maila ikusita, hasieratik jokatu duela dirudi. De la Bellak, bestalde, aulkian jarraituko du.

Ustezko hamaikakoak:

Valladolid: Mariño; Rukavina, Valiente, Rueda, Peña; Ebert, Rubio, Rossi, Rama; Larsson eta Guerra.

Reala: Claudio Bravo; Carlos Martinez, Ansotegi, Mikel Gonzalez, Jose Angel; Bergara, Zurutuza, Prieto; Griezmann, Vela eta Seferovic.

Epailea: Mateu Lahoz.

Zelaia: Jose Zorrilla.

Ordua: 20:00etan.