Itxi

Reala

2-2, Jose Zorrillan

0-2ko aldeari agur esan zion Realak

Erredakzioa

Nahiz eta aise irabazten joan azken minutuetan Claudio Bravok penalti bat gelditu zuen neurketa ez galtzeko.

1:47

Valladolidek eta Realak bina egin zuten Jose Zorrilla futbol-zelaian jokatutako partidan. Jagoba Arrasateren taldeak bikain jokatu zuen ordu bete eta markagailuan agindu ere (Griezmannek egin zituen talde txuri-urdinaren bi golak 16. eta 53. minutuetan).

Halere, Valladolid esnatu, eta azken minutuetan jaun eta jabe izan zen. Larssonek eta Guerrak berdinketa jarri zuten markagailuan eta neurketa amaitzeko hiru minutu faltan penalti bat huts egin zuten ere. Claudio Bravok bikain gelditu zuen.

Fitxa teknikoa:

2 - Valladolid: Mariño; Rukavina, Valiente, Rueda, Peña; Ebert, Baraja (Rubio, 46'), Rossi, Rama (Omar, 66'); Larsson eta Guerra (Zubi, 87').

2 - Reala: Claudio Bravo; Carlos Martinez, Cadamuro, Mikel, De la Bella; Bergara, Zurutuza, Prieto; Griezmann (Pardo, 77), Vela eta Seferovic (Agirretxe, 70')

Golak:

0-1: 16', Griezmann. 0-2: 53', Griezmann. 1-2: 75', Larsson. 2-2. 78', Guerra.