Itxi

2013/11/04

19:23

Reala

Adierazpenak

Arrasate: 'Reala Manchester United gainditzeko gai da'

Erredakzioa

Entrenatzaile txuri-urdinaren ustez, jokalariek defentsan serio jokatu beharko dute Txapeldunen Ligan aurreneko puntuak eskuratzeko.

0:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jagoba Arrasate Realeko teknikariaren esanetan, taldeak Ligako bolada ona aprobetxatu eta "partida borobila" egin beharko du Manchester United Txapeldunen Ligan gainditzeko.

Jokalariak kontzentratuta ikusten dituela adierazi du teknikari bizkaitarrak, eta, Old Traffordeko norgehiagokarekin alderatuta, partida oso ezberdina izango dela esan du. "Manchester Unitedekin aldea murriztu dugun ala ez ikusiko da", adierazi du Arrasatek.

Realeko entrenatzaileak argi eta garbi esan du Reala Manchester United "talde handia" gainditzeko gai dela. Moyesen gizonek hurrengo faserako txartela ia eskuan dute, baina, Arrasateren ustez, 'deabru gorriak' ez dira berdegunean erlaxatuko. Garaipena lortzeko "defentsan serio" jokatu beharko dutela azaldu du prestatzaileak.

Imanol Agirretxeren iritziz, partida honek "ospea" emango dio Realari. Neurketa "polita" izango dela aurreratu du, eta "garaipen historikoa" lortzea espero du.

Carlos Martinezek ere neurketa "oso berezia" izango dela azpimarratu du. "Harrobitik igo garen jokalarientzat oso berezia izango da, eta gogoratuko dugu", esan du nafarrak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;