Reala
Larunbatean, 16:00etan
Realak ezustekoa eman nahi du Bernabeun
Erredakzioa
Manchesterren kontra egindako ahalegin fisikoaren ondoren, hamaikakoan aldaketak espero dira. Beraz, ez litzateke arraroa izango Chory Castrok, Xabi Prietok eta Jose Angelek hasieratik jokatzea.
-
Griezmannek bolada onari eutsi nahi dio Bernabeun gola sartuta. Efe.
Realak ezustekoa emateko moduan egingo dio bisita Real Madrili, donostiarrak 2013. urtean kanpoan emaitza onenak lortu dituzten taldeen artean baitaude: lau porrot bakarrik jaso eta 27 puntu lortu dituzte ligako 16 partidatan.
Hala ere, badago kontuan izateko beste datu bat: Realak hiru garaipen lortu ditu soilik Bernabeun jokatutako azken 66 norgehiagoketan.
Manchester Uniteden aurka egindako ahalegin fisiko handiaren ondoren, hamaikakoan aldaketak egotea espero da. Ondorioz, litekeena da Chory Castro, Xabi Prieto eta Jose Angel jokalariak hasieratik jokatzea.
Ziurrenik, Ruben Pardo ez da Madrilera joango arazo fisikoak dituelako, eta horrek David Zurutuzaren ondoan beste jokalari bat jarri beharra ekarriko du.
Xabi Prieto kontuan izateko jokalaria izango da, Bernabeun partida onak egin ohi dituelako. Iaz donostiarren hiru golak berak egin zituen (Realak 4-3 galdu zuen).
Ustezko hamaikakoak
Real Madril: Diego López; Carvajal, Pepe, Varane, Arbeloa; Xabi Alonso, Modric o Khedira, Isco; Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema.
Reala: Bravo; Carlos Martínez, Iñigo Martínez, Mikel González, José Ángel; Bergara, Zurutuza, Xabi Prieto; Vela, Griezmann eta Chory Castro.
Epailea: Martínez Munuera (valentziarra).
Estadioa: Santiago Bernabeu.
Ordua: 16:00.