Reala
Gaur, Errege Kopa
Hil ala biziko neurketa, Vila-realen aurka
Erredakzioa
Realak, berriz ere, Madrigalen jokatuko du ligan 5-1eko jipoia jaso ondoren. Kopako kanporaketa erabaki gabe dago joanekoan 0-0 egin baitzuten.
-
Vila-real-Reala. Argazkia: EFE
Realak edo Vila-realek itzulerako partida irabazi beharko dute, Kopako final-laurdenetara sailkatzeko. Hala ere, txuri-urdinei golen berdinketak ere balio die, Anoetan 0-0 egin baitzuten.
Kanporaketaren norabidea guztiz aldatu da azkenengo egunetan, astelehenean Vila-realek 5-1 jipoitu baitzuen Reala Madrigalen. Estadioa eta aurkari berdinak izango dira, eta Jagoba Arrasateren gizonek aldaketa sakona egin beharko dute, kanporaketa gainditzeko.
Final-laurdenetako aurkaria Racing izango da, baina horretarako Realak Vila-real kanporatu beharko du. Horiak bolada oso onean daude, ligako azken bi partidetan 10 gol lortu baitituzte, baina txuri-urdinek hirugarren fasera sailkatu nahi dute, azkeneko 15 urteetan ez baitituzte final-laurdenak jokatu.
Jagoba Arrasatek aldaketa ugari egin beharko ditu, titular ugari lesionatuta baitaude. De la Bella, Markel Bergara, Elustondo, Granero, Griezmann eta Ruben Pardo lesionatuta daude, eta Bizkaiko entrenatzaileak Gaztañaga deitu behar izan du. Gainera, Javi Rosek hasieratik jokatzeko abagunea izan lezake.
Marcelinok ere lesionatu ugari ditu (Cani, Farinos eta Pablo Iñiguez). Hala ere, Hernan Perez paraguaiarra taldera itzuliko da.
Ustezko hamaikakoak:
Vila-real: Juan Carlos, Pantic, Musacchio, Gabriel, Jokic; Bruno, Pina edo Trigueros, Aquino, Hernan Perez; Gio, Perbet edo Pereira.
Reala: Zubikarai; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, Jose Angel; Ros, Zurutuza, Xabi Prieto; Vela, Chory Castro, eta Seferovic.