Itxi

Reala

BBVA Liga

Realak berriro sartu nahi du Txapeldunen Ligako postuetan

Erredakzioa

Donostiarrek indartsu jarraitzen dute Anoetan; porrot bakarra jaso dute etxean jokatutako azken 23 partidetan. Gaur, Elx hartuko dute (22:00etan).

1:19

Realak helburu argia du datozen hiru partidetarako: Txapeldunen Liga jokatzeko eskubidea ematen duten postuetara itzultzeko beharrezko puntuak lotzea. Txuri-urdinek Elx eta Levante izango ditu aurkari Anoetan, eta Atleticori egingo diote bisita Vicente Calderonen.

Donostiarrek indartsu jarraitzen dute Anoetan; porrot bakarra jaso dute etxean jokatutako azken 23 partidetan. Atletico Madril izan da, hain zuzen ere, 2013-2014 denboraldian Anoetatik hiru puntuak atera dituen azken taldea.

Porrot horren ostean, Realak zazpi partida jokatu ditu etxean eta jaun eta jabe izan da, iaz izandako sendotasunari eutsita.

Jagoba Arrasateren taldeak ziur eta eroso jokatzen du bere zaleen aurrean: ligako azken bost partidak eta Errege Kopako bi irabazi ditu. Vila-realen aurka berdinketa lortu zuten.