Reala
Aldaketak hamaikakoan
Bravoren lesioak aukera emango dio Zubikarairi
Erredakzioa
Eñautek maila ona eman du Errege Kopako partidetan, izan ere, lehiaketa horretako neurketa guztiak jokatu ditu aurten Realarekin.
-
Zubikarai, Alexis Bartzelonako jokalariaren aurrean. Efe.
Claudio Bravok Sevillan izandako zuntz hausturak oso zail jarri dio txiletarrari astelehenean Realarekin Rayoren aurka jokatzeko moduan izatea. Ondorioz, Eñaut Zubikarai ordezko atezainak aurtengo ligan lehen aldiz jokatzeko aukera izango du.
Azken denboralduetan aukera gutxi izan ditu Zubikaraik, Bravok emandako maila onaren ondorioz. Baina Eñaut erabakigarria izan da aurten donostiarrek Errege Kopan egindako ibilbidean. Kopako partida guztiak jokatu ditu ordezko atezainak, eta bere partehartzea erabakigarria izan da finalerdietara iristeko.