Reala
Anoetako birmoldaketa
Anoeta berriztatzeko plana baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak
Erredakzioa
Zelaiaren lau izkinetan dorreak eraikitzeko aukera zehazten zuen Donostiako Udalak lortutako akordioak.
Anoetako zelaiaren birmoldaketa zehazten zuen plana baliogabetu du Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiak. Donostiako Udalak aho batez hartu zuen Anoeta berriztatzeko erabakia, 2013ko urtarrilean.
Anoetako lau izkinetan dorreak erakitzeko aukera zehazten zuen planak, 15.8000 metro karratu lortzeko hirugarren mailako erabilerarako. Atletismo pistarik gabeko zelaia izateko asmoa zuen planak, 40.000 ikusle hartuko zuena.
Javier Olaberrik aurkeztutako helegiteari arrazioa eman dio EAEko Auzitegi Nagusiak, eta udalaren akordioa baliogabetu du.