Reala
Europa Liga
Ruben Pardo: 'Aberdeenen joko zuzenak kezkatzen nau'
Realak 2-0 irabazi zien eskoziarrei joaneko partida, baina txuri-urdinek errespetuz ekingo diote osteguneko itzulerako partidari. Eskoziarren joko zuzenarekin carreta handia izan beharko dute.
Realak ostegunean jokatuko du Aberdeenen aurka Europa Ligako atariko lehen kanporaketaren itzulerako partida. Txuri-urdinek 2-0 irabazi zuten joaneko partida eta abantaila polita dute, baina ez dute kanporaketa irabazitzat eman nahi.
Ruben Pardo Realeko erdilariak ohartarazi duenez, taldeak kontu handia izan beharko du Aberdeenen "joko zuzenarekin". Horixe da Pardoren eta Realaren kezka nagusia. "Ostegunekoa neurketa zaila izango da. Kanporaketaren giltza lehen gola sartzean egon daiteke. Gol bat azkar sartzea lortzen badugu, kanporaketa gure alde jarriko da erabat", esan du Pardok.
Pardoren ustez, "Aberdeenek gol azkar bat ez lortzea garrantzitsua izango da. Lehen minututik partidaren bila joango dira, eta zaleen laguntza izango dutenez, arriskutsua izan daiteke gol azkar bat hartzea".
Alavesen aurka jasotako porrota ahaztuta dagoela adierazi du Pardok, eta pozik azaldu da osteguneko partidako eta ondoren jokatuko dituzten Newcastlen eta Chelsearen aurka jokatuko dituzte norgehiagoketetarako deialdietan sartu delako. Gainera, hasierako hamaikakoan egoteko aukerak dituela uste du erdilari txuri-urdinak.