Itxi

Reala

Realeko entrenatzaile berria

Eusebio, Lehen Mailan esperientziarik ez duen entrenatzailea

Erredakzioa

Bartzelonako hirugarren tekniraia izan zen 2003tik 2008ra arte. Ondoren, Celtako entrenatzaile izan zen urte t'erdiz Bigarren Mailan eta 2011tik 2015era bitartean Bartzelona B zuzenzu zuen.

1:47

Realaren entrenatzaile berria da Eusebio Sacristan Mena. 51 urteko entrenatzailea La Secan jaiotakoa da, Valladoliden, eta futbolari bezala Valladoliden, Atletico Madrilen, Bartzelonan eta Celtan jokatutakoa da. Entrenatzaile karguan, ordea, ez du Lehen Mailako talderik zuzendu.

Eusebio Bartzelonako hirugarren entrenatzailea izan zen 2003. urtetik 2008. urtera arte. 2009ko martxoan, Celtak fitxatu zuen, Pepe Murcia ordezkatzeko eta taldea Bigarren Mailan mantentzea lortu zuen. Hurrengo denboraldian ere, Celtak Bigarren Mailari eustea lortu zuen. 2011tik 2015era bitartean Bartzelona B zuzendu zuen.

Barça Brekin Adelante Ligako zortzigarren postuan bukatu zuen 2011-2012 denboraldia. 2012-2013. denboraldian bederatzigarren izan zen talde blaugrana eta hurrengo denboraldian (2013-2014) hirugarren posturaino eraman zuen taldea.

2014-2015. denboraldia, ordea, kaskarra izan zen Bartzelona Brentzat eta Eusebiorentzat. 30 puntu posibletatik 9 puntu bakarrik lortuta, Bartzelonak Eusebio kargutik kentzea erabaki zuen. Barça B 17. postuan utzi zuen Eusebiok, 24 jardunalditan 26 puntu lortuta. Urte horretan, Barça B Bigarren B Mailara jaitsi zen.

ara jaitsi zen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala