Itxi

Reala

Udal akordioa

Anoeta birmoldatzea ahalbidetzen duen plana onartu du osoko bilkurak

Agentziak | Erredakzioa

Orain atletismo pistak kendu ahal izango dira Realaren zelaitik, baita 11.000 eserleku gehiago gehitzea eta miniestadioa berriztatzea ere.

  • Anoetaren birmoldaketa.

    Anoetaren birmoldaketa.

Donostiako Udalaren osoko bilkurak Anoeta birmoldatzea ahalbidetzen duen hiri-antolamenduaren plana onartu du behin betiko, atletismo pistak kentzeko eta 11.000 ikuserentzako tokia gehitzeko.

Plan Bereziak EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta PPren aldeko botoak jaso ditu. Irabazik, atzera bota diren bost zuzenketa aurkeztuta, kontra bozkatu du.

Anoeta Kiroldegiak, sozietate publikoa, egingo ditu birmoldaketaren lanak, baina Realak orainduko du zati gehiena. Akziodunen Batzarrean, 30 milioi euro baino gehiago bideratzea erabaki zuen. Qbao babesle txinatarra ere finantzaketaren zatia hartuko du.

Udalak ez du dirurik jarriko, atzo lortutako hitzarmenaren arabera. Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro hitzeman ditu.

Planak zelaiaren eraikigarritasuna aldatzea aurreikusi du lanak egin ahal izateko; batez ere, atletismo pistak kentzea eta 11.000 ikusle gehiagorentzako eserlekuak jartzea, berdegunetik hurbilago, 44.000 ikusle izateraino.

Atletismo miniestadioa ere birmoldatuta izango da.

Lau taldeen akordioaren arabera, "birmoldaketa hiriaren intereserako izango da. Estadioaren kasuan ikusleen ikuspena nabarmen hobetuko da; segurtasuna handituko da; nazioarteko lehiaketak hartzea ahalbideratuko du eta, gainera, UEFAk eskatzen dituen beste hainbat baldintza beteko ditu".