Itxi

Reala

Igandean 17:00etan

Reala-Numantzia: Zerrendan da Griezmann

Ander Altuna

Zubieta

Frantziarraz aparte, Ansotegik, Nsuek eta Sarasolak, Cadamuroren, Songo'oren eta Esnaolaren lekukoa hartu dute deialdian.

Entrenamendu astea borobildu du gaur goizean Zubietan talde txuri-urdinak. Garrantzia handiko neurketa jokatuko dute bihar Numantziaren kontra (igandean, 17:00etan) eta Martin Lasartek Dani Estradaren eta Gonzalezen hutsuneak baino ez ditu izan deialdia osatzerako garaian. Frantziako selekzioarekin bilduta egon ostean atzo bueltatu zen Donostiara Antoine Griezmann eta taldearekin aritu da gaur. Inolako oinaze fisikorik gabe itzuli da. Hala ere, selekzioen partida hauen ostean inoiz ez da jakiten, nekeak ere eragina izan ohi duelako, baina entrantzailek deialdiak sartzeko hautua egin du. Baita, Ansotegi, Nsue eta Sarasola. Hiru hauek ez zuten jokatu aurreko astean arrazoi ezberdinengatik. Berriatuarrak bosgarren txartel horia ikusi zuen Gironan eta beste biei dagokionez, entrenatzailearen erabakiz gelditu ziren kanpoan. Partida eskasak jokatu ditu azken boladan Nsuek eta Lasartek nahiago izan zuen Songo’oren aldeko apustua egin. Dena den, kamerundarrak ez zuen hasieratik jokatzeko aukera baliatu Huescan eta zerrendatik kanpo geratu da. Sarasola bestalde, Esnaolaren ordez ageri da.

Martin Lasartek hasieratik lerrokatuko duen taldeaz ezin zehaztasun osoz hitz egin. Galdera ikurren bat badu. Prietoren parte hartzea segurutzat jotzen da eta baliteke Estradak eta Zurutuzak tokia izatea Aranburu eta Griezmannen partez. Entrenatzaileak ez zuen aztarnarik utzi nahi izan atzo. Kontuak kontu, talde hauxe zelairatuko du bihar gutxi asko: Bravo, Carlos Martinez, Ansotegi, Labaka, De la Bella, Rivas, Elustondo, Aranburu, Prieto, Estrada eta Carlos Bueno.

Astelehenean itzuliko dira lanera txuri-urdinak. Salamancan dute hurrengo hitzordua bihar zortzi 17:00etatik aurrera.