Reala
Lehen Mailara igotzea
Aperribai (Reala): "Lortuko dugulakoan gaude"
Ander Altuna
Zubieta
Bandera txuri-urdina jarri dute Donostiako udaletxeko balkoian presidenteak eta Odon Elorza alkateak.
Jokalari txuri-urdinei babesa eskaini nahi izan die Donostiako udalak ekitaldi sinboliko baten bidez. Elorzaren hitzetan, "gonbita luza nahi diegu gipuzkoar guztie euren etxeetan, dendetan edota plazetan Realeko banderak jarri eta jokalariak motiba ditzaten. Igoera lortzea, jarraitzaile izan gabe ere, garrantzitsua litzateke kolektiboaren espiritu eta ilusiorako".
Anoetako taldearen ordezkaritzari dagokionez, presidentea, hainbat kontseilari eta lehen taldeko Elustondo eta Nsue jokalariak izan dira bertan. Baikortasunez zipriztindutako mezua bidali du Aperribaik. "Lortuko dugulakoan gaude. Egunerokotasunean taldeak lan egiteko duen moduagatik erabat baikorrak gara. Zubietatik sartu irtena egitea nahikoa da animoa indartzeko. Lana eta erantzunkizuna transmititzen dute jokalariek". Levanteren kontrakoaz dio "lehia garrantzitsua, baina guretzat behintzat ez da finala".
Gaur arratsaldean ateak itxita egingo du lan Realak Anoetan eta bihar Lasarteren txanda izango da hedabideen aurrean.
Amaitzeko, Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du Cordobaren aurkako neurketa. Datorren larunbatean, hilaren 27an izango da 18:00etatik aurrera.