Itxi

Reala

Sevillako porrotaren ostean

Martin Lasarte (Reala): "Geure esku baino ez dago"

Ander Altuna

Zubieta

Lortuko dutelakoan ziur azaldu da txuri-urdinen entrenatzailea. Era berean, epaileen jardunbidearekin kezkatuta dagoela onartu du.

Sevillatik bueltan ezhoiko agerraldia egin du Martin Lasartek Zubietan barruak eskatzen ziona botatzeko. Itsaropenez zipriztinduriko mezua zalbaldu nahi izan du lehenik. "Nekeaz eta amorrazioaz aparte, nahia eta esfortzua areagotu behar ditugu. Geure momenturik onenea egon ez arren aurreneko postuan jarraitzen dugu eta lau puntura kokatuta daude laugarrena, bosgarrena eta seigarrena. Geure esku baino ez dago, ez gaude inoren menpe. Hori azpimarratzea gustatuko litzaidake. Kostata bada ere, ziur naiz lortuko dugula".

Horren ondoren, jarraitzaile txuri-urdinei dei egin die larunbatean Anoetara joan daitezen taldeak euren beharra duelako. "Lagun gaitzaten eskatuko diet zaleei, beti egin izan duten moduan. Fedea izan dezatela jokalari hauengan".

Era berean, epaileen lana dela eta susmo txarra hartuta itzuli da Ruiz de Loperatik. "38 jardunaldiren ostean aldeko penalti bakarra adierazi izanak kezkatu eta harritzen nau, baita gure jokalarie txartelak ateratzeko erraztasunak ere. Aho bete hortz nago. Atzo galdu genuen kito, ez dut aitzakietan babestu nahi, baina gertatzen ari denarekin ez nago lasai". Bina txartel hori ikus zituzten atzo Mikel Gonzalezek eta Carlos Martinezek eta baliteke klubak Lehiaketa Batzordera jotzea helegitea aurkezteko.