Itxi

Reala

Ospakizunak prest

Lehenengo Mailara igotzeko %0,04 falta zaio Realari

Erredakzioa

Gelditzen diren bi jardunaldietan puntu bakarra behar du talde donostiarrak igoera lortzeko. Biak galduta ere, Lehenengo Maila esku-eskura du.

&' || 'nbsp;Reala Lehenengo Mailako taldea da. Igandean Cartagenaren gol bat falta izan zen aipatutako esaldia egia borobila izateko. Cartagenaren eta Herculesen arteko berdinketak, ordea, ez du igoeraren zirkulua itxi. %0,04 falta da.

Zuhurrenek oraindik ospakizunetarako unea ez dela esango dute, baina txakolina hozkailuan sartu beharko dute realzaleek, igoera hurbil-hurbil baitago. Igoera lor dezaketen bost taldeen arteko 19.683 balizko konbinazioetatik bakarrik zortzik uzten dute Reala bigarren mailan.&' || 'nbsp;Hau da, gainerako %99,96 konbinazioek Lehenengo&' || 'nbsp;Mailan jartzen dute Martin&' || 'nbsp;Lasarteren taldea.

Ospakizunak prestatzeko tenorea da, beraz. Etxean izango da, Anoetan, eta zaleek eta jokalariek bat egiteko aukera izango dute, denboraldi osoan zehar egin bezala. Cartagonovako emaitzaren ostean igotzea hotz samarra zatekeen, baina igoera etxean lortzeak distira emango dio ospakizun handiari.

Konfirmatuta ez badago ere, Celtaren aurkako neurketa Anoetan izango da igandean 18:00etan. Klubak oraindik ez du erabaki hitzordu historiko honen sarreren salmenta nola egingo den. Ospakizun handia izango da: Reala berriz ere Lehenengo Mailan.



Emaitzak eta sailkapena