Itxi

Reala

Italia eta Albania, aurkari

Lopetegik Iñigo Martinez deitu du Espainiako selekzioarekin jokatzeko

Erredakzioa

Realeko jokalaria deitu du Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Albaniaren eta Italiaren aurkako partidei begira. Jokalariren baten arazo fisikoak direla eta sartu da deialdian.

  • Iñigo Martinez. Argazkia: EFE

    Iñigo Martinez. Argazkia: EFE

Julen Lopetegi Espainiako selekzioko hautatzaileak Iñigo Martinez Realeko jokalaria sartu du deialdian Albaniaren eta Italiaren aurka jokatuko dituen partidetarako. Ondorioz, 24 jokalarik osatuko dute deialdia.

Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi duenez, jokalariren baten egoera fisikoarekin zalantzak dituzte medikuek eta Lopetegik horregatik deitu du Realeko jokalaria.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala