Itxi

Reala

Igandan, San Mamesen

Illarramendi, derbirako prest

Agentziak | Erredakzioa

Reala eta talde txuri-urdina sasoian  heltzen dira igandeko partidara.

Realak jokatutako azken hiru partidetatik bi irabazi ditu, gainera Asier Illarramendi sasoian da, partida guztiak jokatu ditu Eusebioren aginduetara, beraz, oso une egokian heltzen dira talde txuri-urdina eta mutrikuarra Athleticen kontrako euskal derbia jokatzeko.

Egun erdilaria oso garrantzitsua da entrenatzailearentzat, Iñigo Martinezekin eta David Zurutuzarekin batera Realaren bizkar hezurra osotzen dute.

Partida igandean jokatuko da, arratsaldeko 16:15ean, baina Bilbon ez da beste derbietako giroa izango, halere, salmentan jarritako sarrera guztiak saldu dira, eta San Mames jendez gainezka egotea espero da.