Itxi

Reala

1-1, Valladoliden aurka

Reala Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatu da

Erredakzioa

Txuri-urdinek bana (1-1) berdindu dute Valladoliden aurka final-hamaseirenetako itzulerako partida eta joanekoa 1-3 irabazi zutenez, aurrera egin dute Kopan.

  • Real Sociedad. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak Juanmik Valladolidi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Realak Errege Kopako final-zortzirenetarako txartela lortu du astearte honetan Valladolid kanporatuta. Txuri-urdinek bana (1-1) berdindu dute Bigarren Mailako taldearen aurka Anoetan final-hamaseirenetako itzulerako partida eta joanekoa 1-3 irabazi zutenez, aurrera egin dute txapelketa honetan.

Ondo ekin dio partidari Eusebiok zuzentzen duen taldeak eta bosgarren minutuan Oyarzabalek izan du lehen abagunea. Hurrengo minutuan, ordea, Valladolidek aurrea hartzeko aukera izan du Rulliren huts baten ondorioz, baina Michelek ez du gola sartu gutxigatik. Talde txuri-urdina baloiaren jabe izan da hasierako minutuetan eta azkar bideratu du itzulerako partida; hamabigarren minutuan Juanmik 1-0ekoa sartu du Yuriren erdiraketa sare barrura errematatuta. Lehen gola sartu ondoren partidaren erritmoa moteldu egin da, eta etxeko taldeari kosta egin zaio abagune argiak sortzea. Norgehiagokako 27. minutuan Oyarzabalek izan du bigarren gola sartzeko aukera, baina bere jaurtiketa Rafa Valladolideko defentsak desbideratu du, gola eragotziz. Lehia kontrolpean izan du talde donostiarrak eta talde bisitariak ez du ia ezer egin erasoan, baina atsedenaldira iritsi baino minutu bat lehenago Mikel Gonzalezek bere atean sartu du gola (1-1) eta Valladolidek norgehiagoka berdindu du.

Bigarren zatiaren hasieran Paco Herrerak zuzentzen duen taldea gogotsu zelairatu da, eta erasora jo duen arren Juanmik izan du partida eta kanporaketa erabakita uzteko abagunea 55. minutuan, baina ez du arkariaren atea zulatzea lortu. Ondorengo minutuetan Canalesek eta Iñigo Martienezek barkatu egin dute Pau Torres atezainaren aurrean eta Valladolidek aurretik jartzeko bi aukera izan ditu, 76. eta 77. minutuetan; lehenengo Rulli atezainak buruz-burukoa atera dio De Tomasi eta, ondoren, Joseren jaurtikera gogirra desbideratu du. Azken minutuan Willian Josek garaipenaren gola sartzeko aukera izan du, baina gehiegi gurutzatu du jaurtiketa eta kanpora joan da.

Fitxa teknikoa:

1.- Reala: Rulli; Zaldua, Mikel, Iñigo Martinez, Yuri; Pardo (Gaztañaga, min. 79), Zurutuza, Prieto; Juanmi ( Canales, min. 66), Oyarzabal (Concha, min. 87) eta Willian Jose.

1.- Real Valladolid: Pau Torres; Angel, Alex Perez, Rafa, Etxeberria; Andre Leao; Jordan, Míchel (Mata, min 73), Alex Lopez (Guitian, min. 68), Marcos (Jose, min. 65); Raul de Tomás.

Golak: 1-0, min. 11: Juanmi. 1-1, min. 43: Mikel (b.a).

Epailea: Undiano Mallenco.

diano Mallenco.