Itxi

Reala

Gaur, 19:30ean

Reala-Eibar, derbi gipuzkoarra Europako postuei begira

Erredakzioa

Euskal derbia jokatuko da Anoetan, 19:30ean. Txuri-urdinek Txapeldunen Ligako postuak dituzte begiz jota eta armaginek Europa Liga dute helburu.

  • Eibar-Reala. Argazkia: EFE

    Ipuruan jokatutako Eibar-Reala partidako irudia. Argazkia: EFE

Realak eta Eibarrek gaur jokatuko dute LaLigako euskal derbia Anoetan, 19:30ean. Bi taldeak sasoi onean iristen dira partida honetara eta ikuskizun polita espero da. Sei puntu aurretik eta bi postu gorago dago Reala sailkapenean Eibarrekin alderatuta.

Eusebio Sacristan entrenatzaileak aldaketaren bat egingo du ohiko hamaikakoan jokalari batzuei atseden emateko, hiru jardunaldiko aste honetan. Txuri-urdinek etxean sendo jarraitu nahi dute. Deialditik at geratu dira Elustondo, Carlos Martinez, Gaztañaga, Markel Bergara eta Willian Jose.

Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzaileak sei baja izango ditu. Ez dira jokatzeko prest egongo, Ander Capa, Fran Rico, Alexander Mesa 'Nano', Asier Riesgo, David Junca eta Kike Garcia. Bigarren taldeko Markel Areitio eta Josue Dorrio sartu ditu deialdian.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Zaldua, Navas, Iñigo Martinez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Canales; Juanmi, Carlos Vela eta Oyarzabal.

Eibar: Yoel; Arbilla, Ramis edo Mauro Dos Santos, Lejeune, Antonio Luna; Dani Garcia, Escalante edo Christian Rivera; Pedro Leon, Adrian, Ruben Peña; eta Sergi Enrich.

Epailea: Undiano Mallenco.

Zelaia: Anoeta.

Eguna eta ordua: Asteartea, 19:30ean.