Reala
Reyno de Navarra estadioan
Osasuna-Reala: Lagunartekoa baino gehiago
Erredakzioa
Nafarrek eta gipuzkoarrek Reyno de Navarra Trofeoa jokatuko dute. Camachoren mutilek animoak altxatu nahi dituzte, denboraldiaurrea garaipen batekin bukatuz. Donostiarrak irabaztera irtengo dira.
Osasunak eta Realak arratsaldeko 20:30etan jokatuko dute Reyno de Navarra Trofeoa, talde gorritxoaren aurkezpenean.
Nafarrek, denborakdiaurre pattala daramate, ia ez dute garaipenik lortu, eta sentsazioak aldatu nahi dituzte Ligako hasiera gainena dagoela jakinda. Camachoren taldeak ez du oraindik joko ona aurkitu eta jokalari berriak ez dira ondo moldatu taldera. Hori dela eta, eta Valladoliden aurkako porrotaren ondorioz, entrenatzaileak tentsioa eta baloiaren jabetza izatea eskatu die jokalariei. Reala gainditu nahi badute, gorritxoek erasoan hobetu egin beharko dute.
Talde donostiarrari dagokionez, animoak nahiko altu daude baina gipuzkoarrek ez dute oraindik talde indartsu bat garaitu. Bochumen aurka berdinketa lortu zuten eta Sportingen aurka 1-0 galdu zuten. Entrenatzaile uruguaiarrak badirudi ez duela Tamudo hasierako hamaikakoan jarriko.