Publizitatea
Itxi

2017/07/18

15:07

Reala

Ofiziala

Realak Markel Bergara laga dio Getaferi

Erredakzioa

Elgoibarko erdilaria 2018ko ekainaren 30era arte izango da Madrilgo taldean. 'Erakargarriak dira bai kluba baita hiria ere', esan du.

  • Markel Bergara, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

    Markel Bergara, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Realak ofizialki jakinarazi duenez, Markel Bergarak Getafen jokatuko du datorren denboraldian, utzita, 2018ko ekainaren 30era arte. Elgoibarko erdilariak, honenbestez, 19 urteko ibilbideari emango dio amaiera; izan ere, horixe da Realean izandako denbora. 178 partida ofizial jokatu ditu Realeko lehen taldearekin, eta orain ilusio handiz doa Madrilera. "Erakargarriak dira niretzat bai kluba baita hiria ere", adierazi du.

"Nire ordezkariek esan zidatenean Getafe interesatuta zegoela, pentsatu nuen beti izaten zela arerio gogorra, Realean jokatu izan dudanean", nabarmendu du. Talde txuri-urdinak, bere aldetik, eskerrak eman dizkio Markeli, klubean izandako ia bi hamarkadetan erakutsitako 'konpromiso eta harrotasunagatik'.

Markel Bergarak onartu du oraindik ez duela hitz egin Jose Bordalas Getafeko entrenatzailearekin, baina argitu du harreman estua izan duela Ramon Planes kirol-zuzendariarekin; "Asko kontatu dit klubaren gainean, nola funtzionatzen duen; nire onena emateko asmoz nator. Apaltasunez eta zelaian dena emanez. Lana izan dut beti ezaugarri, konstantzia. Lehiakorra naiz", aurreratu du.

, aurreratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena