Itxi

Reala

Lasarteren erabakia

Reala: Llorente eta Tamudo elkarrekin ipini edo ez

Erredakzioa

Larunbatekoa partida berezia izango da Raul Tamudorentzat, Anoetan Espanyol hartuko baitu. Ez duela gehiegizko protagonismoa nahi esan du.

Realak Espanyol hartuko du larunbat honetan Anoetan. Tamudorentzat neurketa berezia izango da, etxekoak hartuko baititu. Hala ere, ez duela gehiegizko protagonismoa nahi adierazi du.

Pochettinoren taldeari aurre egiteko hamaikakoa aukeratzekoan erabaki bat hartu beharra dauka Martin Lasarte teknikariak: Llorente eta Tamudo bera elkarrekin ipini ala ez. Izan ere etxeko partidak irabazi beharra dago.

Zurutuza larunbateko neurketa aztertu du prentsaurrekoan. "Oraindik partida asko geratzen dira eta final hitza handi geratzen zait. Baina egia da partida garrantzitsua dela, gainera etxean jokatuta, konfiantzarekin gaude, eta bide horretan jarraitu behar dugu".