Reala
Prentsa-aretoan
Llorente: 'Ezin gara aste osoa arazoei buruz hitz egiten aritu'
Erredakzioa
Aurrelari txuri-urdina titular izan daiteke berriz ere eta taldea "indarrez gainezka" ikusten du. Porrotei buruz horrenbeste ez dela hitz egin behar gaineratu du.
Joseba&' || 'nbsp;Llorente&' || 'nbsp;Realeko aurrelariak azken hiru porrotek Donostian eragin duten ezkortasunari buruz hitz egin du eta garrantzia kendu die larunbatean garaipen batek "dena" aldatuko lukeelako.
"Porrot baten biharamunean hitz egitea normala da, baina aste osoa ezin gara horren unguruan bueltaka aritu". Llorentek gogoratu du "zortzigarren amaitu" dezakeela Realak jardunaldia,&' || 'nbsp;Espanyoli irabaziz gero.&' || 'nbsp;"Horrek ere ez du ezer esan nahi, 38. jardunaldikoak du benetako garrantzia".
Llorentek esan du porrotak ahaztu egin behar direla eta garaipenaren bila atera hurrengo partidan, taldea "indartsu eta gogoz gainezka" ikusten baitu.
Llorente taldera itzul daiteke Martin&' || 'nbsp;Lasartek bi aurrelari jartzea erabakitzen baldu. Aurrelariak orain arte erabilitako sistema mantentzea onena dela uste du, ordea.
"Sekula ez dugu&' || 'nbsp;Tamudok eta biok elkarrekin jokatu eta jendeari honi buruz aritzea gustatzen zaio;&' || 'nbsp;nik, ordea, ez nuke ezer aldatuko", adierazi du&' || 'nbsp;Llorentek.
"Erabilitako sistemarekin Vila-reali irabazi genion eta ondo jokatu genuen&' || 'nbsp;Real&' || 'nbsp;Madrilen aurka".&' || 'nbsp; Hala ere,&' || 'nbsp;Lasartek erabaki behar duela onartu du.