Reala
Ostegunean
Reala-Almeria: Markel Bergara, Koparako prest
Erredakzioa
Bergarak ez du aukera handirik Ligan jokatzeko Rivasen eta Aranbururen sasoi ona dela-eta, eta Kopan aritzeko irrikaz dago erdilaria.
Ligan minutu gutxi jokatu dituzten Realeko jokalariak,&' || 'nbsp;Markel&' || 'nbsp;Bergara erdilaria esaterako, Almeriaren aurkako&' || 'nbsp;Errege-Kopako partidan minutuak izan ditzakete.
Bergarak ez du aukera handirik Ligan jokatzeko Rivasen eta Aranbururen sasoi ona dela-eta, eta Kopan aritzeko irrikitan dago erdilaria.
"Jokatzea ez da inolaz ere seinale txarra", esan du futbolari gipuzkoarrak. Andaluziarren kontrako neurketan "hasieratik futbolari sentitzeko aukera" ikusten du.
Bergarak Deportivoren aurkako garaipenean izandako protagonismoaz ere hitz egin du Zubietako prentsa-aretoan. "Zelaira une zail batean irten nintzen, 1-0ekoarekin, baina berehala bigarren gola egin genuen, dena ondo atera zen eta pozik irten nintzen berdegunetik", esan du Realeko erdilariak.
Bergara hasierako hamaikakoan izan daiteke ostegunean. Aldaketa askotxo izango dira asko jokatu ez duten jokalariak arituko direlako hasieratik, Mikel Labaka, Sarpong eta Agirretxe, kasu.
Antoine Griezmann Deportivoren aurkakoan bigarren golaren egilea ez dirudi hasieratik arituko Denia. Gaur golagatik "zoriontsu" dela adierazi du eta gola "ume baten moduan" ospatu zuela gaineratu.