Itxi

Reala

Igandean, 20:45ean

Realak bolada onean dagoen Bartzelona geldiarazi nahi du

Agentziak | Erredakzioa

Kataluniarrek 2007. urtean irabazi zuten azken aldiz Anoetan Ligan. 28 partida daramatzate jarraian porrotik jaso gabe. Realak, berriz, azken asteetako ibilbide traketsa zuzendu nahi du.

  • Realak azken asteetako zalantzak uxatu nahi ditu. Argazkia: Efe.

    Realak azken asteetako zalantzak uxatu nahi ditu. Argazkia: Efe.

Realak Bartzelonari irabazi nahi dio berriro ere Anoetan, kataluniarrek ez baitute Ligan Donostian irabazi 2007. urtetik. Hala ere, Valverderen taldea faborito da, azken asteetako jokoa era emaitzak kontuan hartuta.

Donostiarrak estu dira, Leganesen aurka hartutako porrotaren ondorioz. Sailkapeneko 12. postuan daude eta Europako postuetatik urruti.

Eusebiok Iñigo Martinez lesionatuta dauka, eta Alberto De La Bella ez da oraindik guztiz osatu. Ondorioz, litekeena da Kevin Rodrigues hasierako hamaikakoan egotea.

Bestalde, Adnan Januzaj belgikarra jokatzeko moduan da, eta horrek itxaropena ematen die Realeko zaleei, jokalariak arazo asko sortzen baitie aurkarien atzelariei.

Bartzelona Lehen Mailako liderra da eta lehen itzulia garaipen batekin amaitu nahi dute kataluniarrek. Hala ere, Anoeta ez da asmo hori gauzatzeko lekurik aproposena, azken zazpi  denboraldietan ez baitute bertan irabaztea lortu.

Ernesto Valverderen taldea bolada onean da, azken 28 partidetan ez baitu porrotik jaso.

 

Ustezko hamaikakoak

Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Navas, Kevin; Illarramendi, Prieto, Zurutuza; Januzaj, Oyarzabal eta Willian José.

Bartzelona: Ter Stengen; Semedo, Piqué, Vermaelen, Jordi Alba; Rakitic, Busquets, Iniesta; Messi, Luis Suárez eta Dembélé.

Epailea: González González, Gaztela Leoneko batzordekoa.

Estadioa: Anoeta.

Ordua: 20:45ean.

: 20:45ean.